Ekonomia -
Lan gatazka
Bizkaiko zahar-etxeetako langileak, greban, hiru astez
Ostegun honetan manifestazioa deitu du ELAk Bilboko kaleetatik barrena.
Agentziak | Erredakzioa
ELA sindikatuak deituta, hiru asteko grebari ekingo diote gaur Bizkaiko zahar-etxeetako beharginek. Lan-baldintzak eta zahar-etxeetako zerbitzua hobetzeko asmoz, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra arte lanuzteak egingo dituzte. Gaur, lehen eguna izanik, manifestazioa egingo dute Bilboko kaleetan.
Sindikatuak azaldu duenez, manifestazioa 12:00etan hasiko da Bilboko Areatzan, eta Foru Aldundiak duen egoitzan bukatu. Hainbat elkarteren babesa du mobilizazioak.
Urrian hiru asteko greba egin zuten langileek, eta "patronalak negoziatzeko duen borondate eza eta Foru Aldundiaren inplikazio falta ikusita", beste mobilizazio sorta bati egitea erabaki dute beharginek.