Ekonomia -

Aldaketa

Prentsaren eta liburu digitalen BEZa % 4ra jaitsiko du Espainiak

Luis de Guindosek azaldu duenez, behin bakarrik egingo da beherapena, hau da, ez da pixkanaka gauzatuko, eta ez du zehaztu murrizketa zein egunetan sartuko den indarrean.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak aldizkarien, egunkarien eta liburu digitalen Balirio Erantsiaren gaineko Zerga, BEZa, % 21etik % 4ra jaitsiko du, Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak astearte honetan azaldu duenez.

De Guindosen hitzetan, “idatzizko prentsaren BEZarekin konbergentzia egitea da asmoa”, eta konbergentzia “osoaz” ari direla esan du, Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen bileraren ostean eman duen prentsaurrekoan.

De Guindosen ustez, Gobernuak prentsaren eta liburu digitalen BEZa ohiko produktuen parera murriztuko du, hau da, % 21etik % 4ra. Behin bakarrik egingo da beherapena, ez da pixkanaka gauzatuko, baina ez du zehaztu murrizketa zein egunetan sartuko den indarrean.

Espainiako Gobernuak aintzat hartu du Europako Batzordeak lehengo astean egindako proposamena: formatu digitaleko liburuei eta egunkariei paperekoek duten BEZa jartzea.

Proposamen hori Bruselak, merkataritza elektronikoa sustatzeko asmoz, BEZaren araudia sinplifikatzeko aurkeztutako neurrietako bat da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Espainia Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Azken kultur albisteak Albisteak Gastu publikoa