Ekonomia -

Lan-hitzarmenak

EAEko 357.000 langile inguruk hitzarmenak luzatuta dituzte

2016ko urriaren 31 arteko datuak aintzat hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoan 601 hitzarmen kolektibo daude indarrean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko 356.873 beharginek (% 65) lan-hitzarmenak luzatuta eta negoziatzeko zain edo indargabetuta dituzte. Bestalde, 193.264 langilek (% 35) hitzarmen kolektiboak indarrean dituzte.

Lan Harremanen Euskal Kontseiluak zabaldutako datuak dira, 2016ko urrikoak.

Joan den urrian ez zen inolako sektore hitzarmenik sinatu EAEn. 2016ko urriaren 31 arteko datuak aintzat hartuta, 601 hitzarmen kolektibo daude indarrean; itun horietan aurreikusten den bataz besteko soldata igoera % 1,01ekoa da.

Gipuzkoan 147 lan-hitzarmen sinatu dira, 31.774 langilerengan dute eragina eta bataz beste % 1,01eko soldata igoera aurreikusten dute.

Bizkaian indarrean dauden hitzarmenak 187 dira, 67.792 beharginengan dute eragina eta % 0,99ko soldata igoera izango dute.

Araban 76 lan-hitzarmen sinatu dira, % 0,76ko soldata igoerarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Albisteak Soldatak