Ekonomia -
Gasteiz
Mercedeseko langileek lan-hitzarmenaren aurre-akordioa babestu dute
Lan-hitzarmenak % 1,8ko soldata igoera aurreikusten du. Era berean, Mercedeseko aldi baterako 1.000 langile finko egiteko konpromisoa hartu du enpresak.
Agentziak | Erredakzioa
Gasteizko Mercedes lantegiko langileen % 53k lan-hitzarmenaren aurre-akordioa babestu du eta % 45,4k kontra bozkatu du. Joan den astean, UGTk, Ekintza eta PIM sindikatuek lan-hitzarmena sinatzeko akordioa lortu zuten zuzendaritzarekin.
Atzo, asteazkena, 22:00etan hasi ziren botoa ematen eta ostegun honetan, 17:00etan, itxi dituzte hauteslekuak. Hala, zenbaketa amaitutakoan, langileek UGT, Ekintza eta PIM sindikatuen lan-hitzarmenaren aurre-akordioa babestu dutela iragarri dute.
Lan-hitzarmenak % 1,8ko soldata igoera aurreikusten du eta bost urterako egongo litatzeke indarrean. Era berean, Mercedeseko aldi baterako 1.000 langile finko egiteko konpromisoa hartu du enpresak.