Ekonomia -

Automobilgintza

Volkswagenek 23.000 lanpostu murriztuko ditu Alemanian 2020ra arte

Ez da espero aurrezteko xedearekin hartutako neurri horrek Landabeneko lantegian eraginik izango duenik.

Wolfsburg (Alemania) hirian dagoen Volkswagenen lantegia. Argazkia: EFE
Wolfsburg (Alemania) hirian dagoen Volkswagenen lantegia. Argazkia: EFE
Wolfsburg (Alemania) hirian dagoen Volkswagenen lantegia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen automobil-fabrikatzaile alemaniarrak ostiral honetan jakitera eman duenez, 23.000 lanpostu murriztuko ditu Alemaniako lantegietan hemendik eta 2020ra iritsi arte. Erabaki horrekin 3.000 milioi euro aurreztea espero dute enpresako agintariek.

Ohar batean plazaratu duenaren arabera, ez du inor behartuta kaleratuko 2025era arte, eta 23.000 langileren murrizketa langile zaharrenen aldez aurretiko erretiroen bidez egingo duela zehaztu du, haien lanaldia txikituz, besteak beste.

Aldi berean, Volkswageneko partzuergoak 9.000 lanpostu sortu nahi ditu beste esparru batzuetan, elektrikoen arloan, adibidez.

Gainera, Alemanian aurreztuko dituen 3.000 milioi euroei beste 700 milioi gaineratu behar zaizkie, Volkswagenek Alemaniatik kanpo egitea espero dituen beste neurri batzuekin erdietsiko dituenak. Modu horretan, guztira 3.700 izango dira lortuko duen guztizko aurrezpena.

Gaur azaldutako plangintzarekin Volkswagenek nahi duena da Alemaniako lantegien produktibitatea % 25 areagotzea, baita salmenten errentagarritasun operatiboa % 4 haztea 2020ra bitartean.

Eraginik ez Landabenen

CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusien esanetan (Ignacio Fernandez Toxo eta Josep Maria Alvarez, hurrenez hurren), langileen kopurua murrizteko Volkswagenek hartutako erabakiak ez die eragingo Alemaniako fabrikatzaileak Estatuan dituen lantegiei, hau da, Landabeneko (Nafarroa) eta Martorelleko (Bartzelona) fabrikei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Multinazionalak albisteak Lana Alemania albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Volkswagen Enpresen albisteak Automobilgintza Albisteak Gaur Industria albisteak