Ekonomia -

KONTRATUA

Gamesak 18 turbina salduko dizkio Txinari

Makinak ekoizteaz, martxan jartzeaz eta mantentzeaz arduratuko da Zamudioko konpainia.

Gamesa
Gamesa
Gamesa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesa konpainiak 5 megawateko potentziadun 18 turbina ekoitziko ditu Txinarako, Sinohydro talde asiarrarekin elkarlanean. Euskal enpresak ekoizten dituen makinen artean modelo handiena da Txinarako egingo duena.

Gamesak ohar bidez jakitera eman duenez, Nanganeko parke eolikoan jarriko dituzte haize-sorgailu berriak.

"Gamesaren estrategian urrats handia da honakoa: 5 megawateko potentziadun plataformak Asiako merkatuan lehen aldiz sartuko dira", esan du Alvaro Bilbao Gamesak Txinan duen ordezkariak.

2017ko azken hiruhilekorako prest egon beharko dute turbina berriek, eta 2018an martxan jarriko dira.

Duela 16 urte sartu zen Gamesa Txinako merkatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Txina bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak berriak Siemens Gamesaren inguruko albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zamudio azken albisteak Euskal enpresak azken ordukoa