Ekonomia -

Ekonomiari buruzko hitzaldia

ELAk alderdi politiko bat sortu beharko lukeela iradoki du Rementeriak

Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntzarako diru funtsa abiatuko du 2017an, eta hiru urtean 100 milioi euro bideratuko ditu, horren esanetan.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EFE
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EFE
Bizkaia Europako enpresa txiki eta ertainen gune nahi du Diputazioak

1:13

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak sindikatuaren zereginetatik harago joatea egotzi dio ELAri, eta, sindikatua zuzenean aipatu ez badu ere, alderdi politiko bat sortu eta hauteskundeetara aurkeztu beharko lukeela iradoki du.

Rementeriak Bizkaiko erronka ekonomikoei buruzko hitzaldia eskaini du gaur Bilbon, Cebek Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak antolatutako ekitaldi batean. Bizkaiko ahaldun nagusiak eskerrak eman dizkie enpresaburuei krisiari aurre egiteagatik eta lan erreformaz gehiegi ez baliatzeagatik. Horretarako aukera izan arren ere, ez erabiltzea aitortu die.

Ahaldun nagusiak adierazi duenez, Cebek patronalaren aldetik "zuzeneko iritzia eta leiala" jaso du, hots, enpresaburuek benetan pentsatzen dutena esan izan diotela, aurrez aurre eta mahai baten bueltan.

Bestalde, sindikatu bateko buruzagien aldetik, esan du ELA zeharka aipatuz, ez duela jarrera hori antzematen gaineratu du.

"Horren buruzagi nagusia gobernu neoliberalez, babes sozialaz, fiskalitateaz, autodeterminazioaz eta Abiadura Handiko Trenaz hitz egiten entzuten dudanean, neure buruari galdetzen diot ez ote lukeen alderdi politiko bat sortu eta hauteskundeetara aurkeztu behar", esan du. Halaber, kritikak, mahai baten inguruan egin beharrean, hedabideetan egitea leporatu dio.

Bestalde, Rementeriaren esanetan, Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntzako diru funtsa abiatuko du 2017an, eta hiru urtean 100 milioi euro bideratuko ditu horretara. Horrez gain, kapital alternatiborako diru funtsa sortzeko lanean ari dela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Zer gertatu da Bizkaian? Eusko Langileen Alkartasuna albisteak CEBEK Ekonomia albisteak Unai Rementeria Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Bizkaiko Foru Aldundia