Ekonomia -

EUSTAT-EN DATUAK

EAEko industria jarduera % 2,9 hazi da irailean

Urteko lehen sei hilabetetan % 1,8ko igoera izan du.

Industria. Artxiboko argazkia: EFE
Industria. Artxiboko argazkia: EFE
Industria. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria jarduera % 2,9 hazi da 2015eko irailetik 2016ko irailera, Eustatek gaur kaleratutako datuen arabera. Urteko lehen sei hilabeteetan % 1,8 egin du gora, aurreko urteko epe berarekin alderatuta.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, EAEko industria jarduera % 2,1 jaitsi da, behin uda garaiari dagokion eragina igarota.

Lurraldez lurralde, azken urtean, industria ekoizpena % 4,7 hazi da Gipuzkoan , % 4,2 Araban eta % 0,5 Bizkaian. Abuztuko datuekin alderatuta, ostera, irailean % 3,3 jaitsi da Gipuzkoan, % 3,3 Araban eta % 0,2 Bizkaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Industriaren azken ordukoak