Ekonomia -

Industria eolikoa

Gamesaren ezohiko batzarrak onartu egin du Siemensekin bat egitea

Bat-egitea gauzatzen denean, konpainia munduko liderra izango da sektore eolikoan. Taldearen egoitzak Euskal Herrian jarraituko du.

Ignacio Martin Gamesako presidentea. Argazkia: EFE
Ignacio Martin Gamesako presidentea. Argazkia: EFE
Gamesako akziodunek Siemensen eolikoen atalarekin akordioa onartu dute

1:09

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesaren akziodunek ezohiko batzarra egin dute eta Siemensekin bat egitea onartu dute, botoen % 99,75ekin. Horrenbestez, bi konpainiek industria eolikoaren munduko talderik handiena osatuko dute.

Bat-egitea ekainean adostu zuten. Euskal enpresa Alemaniako konpainiaren aktibo eolikoen jabe egingo da, akzioak trukatuta. Simensek Gamesaren akzioen % 59 izango ditu, eta Iberdrolak, % 8.

Bat-egitea gauzatzen denean, munduko talde eolikorik handiena osatuko dute, eta 22.000 langile izango dituzte.

Egoitza nagusiak Euskal Herrian jarraituko du, Zamudion, eta bertan egingo dira lurreko aerosorgailuak; itsasoko negozioa, berriz, Alemaniatik eta Danimarkatik garatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Multinazionalak albisteak Lana Siemens Gamesa Renewable Energy Ekonomia berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zamudio albisteak