Ekonomia -

Finantzak

Zerga bilketa % 2,1 hazi da irailera arte, EAEn

Datuak lurraldez lurralde ikusita, % 2,7 igo da Araban, % 0,6 egin du gora Bizkaian, eta % 4,7, berriz, Gipuzkoan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasunen zerga bilketa % 2,1 hazi da irailera arte. Hiru Ogasunek 2015ean baino 186,4 milioi euro gehiago bildu dituzte; guztira, 9.112 milioi euro.

Finantzen Euskal Kontseiluak duela 10 egun iragarri zuen EAEko ogasunek aurreikusitakoa baino 473 milioi euro gutxiago bildu dituztela orain arte, eta aurten % 3,3koa izango dela hazkundea, ez hasiera batean iragarritako % 7koa.

Euskadin zerga bidez jasotako diru kopurua % 2,1 hazi da irailera arte, baina azken hiru hilabeteetan ere hazi beharko du Finantzen Euskal Kontseiluak urte amaierarako aurreikusitako % 3,3ra iristeko.

Lurraldez lurralde, Bizkaia izan da portaera ahulena izan duen lurraldea zerga bidezko diru bilketa % 0,6 bakarrik igo baita, Euskal Finantzen Kontseiluak lurralde honetarako aurreikusitako % 3,4ko igoeratik oso urruti. Gipuzkoan, % 4,7 hazi da zerga bidezko diru bilketa, eta ia segurua da % 3,3ko aurreikuspena betetzea urte amaierarako. Araba erdibidean kokatu da: orain arte, % 2,7 hazi da, eta urtea % 3,1 hazita bukatu behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Zerga politika