Ekonomia -

EAE

Gamesa eta Siemens munduko talde eoliko handienean bihurtuko dira gaur

Operazio honen bidez, munduko talde eoliko handiena sortzeaz gain, 3,59 milioi euroko dibidendua banatuko dute.

Gamesako haize-sorgailua. Argazkia: EFE
Gamesako haize-sorgailua. Argazkia: EFE
Gamesako haize-sorgailua. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gamesako akziodunek Siemens enpresa eolikoarekin egindako bat-egitea bozkatuko dute astearte honetan, ezohiko batzarrean. Hala, munduko talde eoliko handiena sortzeaz gain, 3,59 milioi euroko dibidenduak banatuko dituzte.

Batzarra Bizkaiko Parke Teknologikoan egingo dute, Zamudion, eta absortzio bidez bat egiteko prozesuari buruz hitz egingo dute. Horren arabera, Gamesak Siemens Wind Holdco bereganatuko du, iragarrita zegoen moduan.

Ordainetan, Siemens etxeko akziodunek enpresaren kapital sozialaren % 59 jasoko dute; horretarako, Gamesak 401,87 milioi akzio berri igorriko ditu, 68,3 milioi euroko balio nominalarekin.

Gainerako akzioen %41 Gamesako akziodunen esku geratuko dira; Iberdrolak, berriz, sortzen den enpresa berriaren %8 Iberdrolak eskuratuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? EAE albisteak Multinazionalak berriak Siemens Gamesa bideoak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Zamudio