Ekonomia -

Brusela

Dumpingaren aurkako zerga gehiago, Txinako altzairugintzari

Erabakiak onerako eragingo die beroan xaflatutako altzairuzko produktuak ekoizten duen euskal enpresei.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak dumpingaren aurkako zerga gehiago ezarri dizkie Txinako zenbait altzairu produkturi: beroan xaflatutakoak eta xafla lodiak.

Erabakiak onerako eragingo die euskal altzairutegiei. Izan ere, horietatik batzuk beroan xaflatutako altzairuzko produktuetan espezializatuta daude eta urteak daramatzate Txinako altzairuaren kontrako dumpingaren (kostua baino merkeago egindako salmenta) neurriak eskatzen.

"Gure ikerketek baieztatu dutenez, Txinako produktuak dumping prezioetan saldu dituzte Europan", esan du Alexander Winterstein Europako Batzordeko bozeramaileak prentsaurrean.

Ostiral honetan jarriko dituzte abian bi neurri berriak, behin-behinean. EBk erabakiko du datozen sei hilabeteetan baieztatu edo baztertu egingo dituen.

Europak uste du, eskubide hauei esker, altzairu xafla lodien errentagarritasuna berrezarriko dela, beroan xaflatutako altzairua ekoizten enpresei kalteak saihesteaz gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Txina albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Gastu publikoa