Ekonomia -

Eustat

EAEko industria-jarduerak % 1,2 egin du behera uztailean

Hala ere, 2016ko lehenengo zazpi hilabeteetako balantzean, % 1,5eko hazkundea izan da, 2015eko aldi bereko datuekin alderatuta, Eustaten arabera.

Euskadiko ekoizpen industriala. Argazkia: eitb.eus.
Euskadiko ekoizpen industriala. Argazkia: eitb.eus.
Euskadiko ekoizpen industriala. Argazkia: eitb.eus.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan-egutegia termino homogeneoetan aztertuta, 2016ko uztailean % 1,2 egin du behera EAEko ekoizpen industrialak, 2015eko hilabete bereko datuekin alderatuta. Eustaten datuen arabera, 2016ko lehenengo zazpi hilabeteetako balantzean % 1,5eko hazkundea izan da 2015eko aldi berekoarekin alderatuta.

Iazko uztaileko datuekin alderatuta, Ekipo-ondasunen produkzioak % 4,2 egin du gora, Bitarteko ondasunek % 0,9 egin dute behera, eta Energiak, % 14,6. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 1,1 egin dute behera, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 10,5 jatsi direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 3,5 igo direlako.

Datuak sektoreka aztertuta, industria-sektore indartsuenetan, igoerarik handiena garraio-materialen (% 17,3) eta kautxu eta plastikoen produkzioak (% 1,9) izan da. Behera egin dute, aldiz, energia elektriko, gas eta lurrunen (% 16,6) eta material eta ekipo elektrikoen sektorean (% 7,8).

Lurraldez lurralde, positiboa izan da uztaileko ekoizpen industrialaren indizearen urte arteko bilakaera Araban (% 7,1 egin du gora), baina behera egin du Bizkaian (% 3,8) eta Gipuzkoan (% 2,8).

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba EAE Ekonomia Albisteak Gaur Eguneko albisteak Industria sektorea Eustat gaur