Ekonomia -

ARCELOR

Atzeratu dute Zumarragako Arcelorreko langileen lekualdatzea

Langile batek ere ez du jaso lekualdatzearen berri emateko gutuna, eta, gutxienez, hilabeteko aurrerapenarekin bidali behar du enpresak; hortaz, zuzendaritzak ez du inor mugituko urrira arte.

Zumarragako plantako langileek egindako protestetako bat. Artxiboko irudia: EFE
Zumarragako plantako langileek egindako protestetako bat. Artxiboko irudia: EFE
Zumarragako plantako langileek egindako protestetako bat. Artxiboko irudia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittaleko zuzendaritzak datozen egunotan aktibatuko du Zumarragako (Gipuzkoa) plantako langileen lekualdatzea egiteko prozesua, langileak "modu mailakatuan" lanean has daitezen Asturiasko lantegietan (Avilesen eta Gijonen, hain zuzen), baina oraindik ez dago datarik zehaztuta.

Halere, langileen batzordeak Radio Euskadiri baieztatu dionez, lekualdatzea onartu zuten 85 langileetatik batek ere ez du lekualdatzearen berri emateko gutuna jaso. Horrek esan nahi du lekualdatzea atzeratu egin dutela, gutxienez, urrira arte, eta, hortaz, ez dira irailean hasiko, aurretik esan bezala.

Abuztuan, beharginak oporretan egon dira, eta lanpostu berrirako formakuntza ematen duen zentroa ez da ehuneko ehunean jardun. Bestalde, zehaztu dutenez, Avilesko eta Gijongo langileen batzordeekin batera "lanpostuz lanpostu" aztertuko dute lekualdatzeko prozesua.

Era berean, "azpikontraten kontratazio prozesua murriztea" aztertuko dutela adierazi dute, 85 langileek lekua har dezaten. Horren inguruan, Arcelor Mittaleko zuzendaritzak adierazi du "errazagoa" dela langileetako batzuk sartzea.

Azkenik, Arcelorren arabera, ez dago datarik langileen lekualdatzea gauzatzeko, behin-behineko lan-erregulazioko txostena abenduaren 31ra arte baitago indarrean. Arcelor Zumarragako 323 langileetatik, 290ek negoziatutako bajak hartu dituzte uztailean, lantegiak ekoizpena etetea erabaki eta gero. Bertan, zortzi langile geratu dira txatarra kudeatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Multinazionalak albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Zumarraga argazkiak Gaurko azken ordukoa Metalgintza albisteak