Ekonomia -

DUMPING-AREN KONTRAKO NEURRIAK

Dumpingaren kontra neurri irmoagoak eskatu dizkio Urkulluk Bruselari

Dumpingaren kontrako behin-betiko zergak ezarri dizkie EBk Txinako eta Errusiako hainbat altzairu produkturi. Urkulluk aurrerapusotzat jo du, baina araua altzairugintza osora zabaltzeko eskatu du.

Argazkia: EFE.
Kostuaren azpiko prezioan europan sartzeagaitik jarri dio zigorrl

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak txalotu egin du Europar Batasunak dumpingaren kontra hartu berri duen neurria, baina ez dela nahikoa esan du. Dumpingaren kontrako behin-betiko arantzelak ezarri dizkie Bruselak Txinako eta Errusiako hainbat altzairu produkturi. Bost urtez egongo dira indarrean zerga berriak, eta atzeraeragina izango dute.

Besteak beste, hotzean xaflatutako altzairu produktuei ezarriko zaizkie zergak, baina ez altzairu produktu guztiei. Hori da, hain zuzen, lehendakariak salatu duena.  Twitter sare sozialean adierazi duenez, dumpingaren kontrako borrokan urrats bat eman du Europak, baina ez da behin betiko pausoa.

Iragarritako zergak altzairugintza osora zabaltzeko eskatu du, eta Europari erabaki "irmoagoak" eskatu dizkio. "Azkartasuna" ere exijitu dio lehendakariak EBri.

Hotzean xaflatutako altzairuzko produktuetan izango du eragina neurriak, eta baita industriarako oro har eta etxetresna elektrikoen fabrikaziorako erabiltzen den altzairu produktuetan ere.

Bruselak 2015eko ekainaren 14an abiatu zuten Txinako eta Errusiako dumpingaren kontrako ikerketa. Txinako Merkataritza Ministerioak, dagoeneko,  bere ezinegona agertu du zerga berriak direla eta, nazioarteko merkataritzari eta ekonomiari kalte nabarmena egingo diotela argudiatuz.

Tapia: 'Ez da espero genuen albistea'

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua ere lehendakariaren ildo beretik mintzatu da, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Horren hitzetan, Bruselatik iritsi den berria "ona da, baina ez da espero genuena".

Joan den otsailean, hainbat altzairu produkturi ezarri zizkioten behin-behineko zergak zertan geratuko diren argitzeko eskatu dio Tapiak Bruselari. Hala nola, berotan xaflatutako altzairu bobinen inguruan ez dela erabakirik hartu salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Europa Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak