Ekonomia -

NAFARROA

Volkswagenek 1.466 auto gehiago ekoitziko ditu Landabengo plantan

Hala, denera 296.086 ibilgailu fabrikatuko dira Nafarroan 2016an. Urte honetan produkzioa handitzeko Landabenek jasotzen duen bosgarren eskaria da honakoa.

Volkwagenen Landabengo planta. EFE.
Volkwagenen Landabengo planta. EFE.
Volkwagenen Landabengo planta. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Volkswagen Nafarroako zuzendaritzak sindikatuei iragarri dienez, Landabengo plantan 1.466 auto gehiago ekoizteko eskaria jaso dute. Hala, 2016an denera 296.086 ibilgailu fabrikatuko dira lantegi horretan.

Urte honetan produkzioa handitzeko Landabenek jasotzen duen bosgarren eskaria da honakoa. Urtea hasi zenean 271.038 auto egitea zuten aurreikusita,  baina jasotako eskari berriei esker, orotara, 25.048 ibilgailu gehiago ekoitziko dituzte.

Aurten, uztailean Landabengo lantegia itxita egon da, berritze lanak direla eta. Besteak beste, Polo auto berria ekoizteko egokitu dituzte azpiegiturak.

Langileek, beraz, opor-egunak uztailean izan dituzte, eta abuztuan lanera itzuli dira. 4.518 behargin ditu Landabengo plantak, eta hiru txandatan banatuta ari dira lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Multinazionalak berriak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Volkswagen gaur Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan