Ekonomia -
Multinazionala
ArcelorMittalek 627 milioi euroko mozkina lortu du lehen seihilekoan
Lakshimi N. Mittal zuzendari nagusiak azaldu duenez, enpresak “errentagarritasuna bultzatzeko ekimen estrategiko ezarpenean” lanean jarraitzen du.
Agentziak | Erredakzioa
ArcelorMittal talde siderurgikoak 627,6 milioi euroko irabaziak lortu zituen 2016ko lehen seihilekoan. Iaz 500 milioi euroko galerak izan zituen epe berdinean.
Hala ere, fakturazioak % 17,2 behera egin zuen 2016ko lehen seihilekoan, 25.364 milioira arte. 2015eko lehen seihilekoan 31.079 milioi euroko fakturazioa izan zuen multinazionalak.
“Erronka industriaren ekoizpen handiegiak jarraitzen du izaten, baina merkatuko baldintza hobeak dira 2015eko bigarren seihilekoarekin alderatuta, horrek baikor izatera bultzatzen gaitu”, azaldu du Lakshimi N. Mittal zuzendari nagusiak agiri batean.
Zuzendari nagusiaren hitzetan, “errentagarritasuna bultzatzeko ekimen estrategikoen ezarpenean” lanean jarraitzen du enpresak.