Ekonomia -

ArcelorMittal

Zumarragako langileek gaur dute azken eguna etorkizuna erabakitzeko

Borondatezko kaleratzea hautatu edo Asturiasera joan aukeratu behar dute 300 beharginek.

Zumarragako langileen protesta. Artxiboko irudia: EFE
Zumarragako langileen protesta. Artxiboko irudia: EFE
Zumarragako langileen protesta. Artxiboko irudia: EFE

Euskadi Irratia | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako ArcelorMittal enpresako langileek gaur dute azken eguna beren etorkizunari buruzko erabakia zuzendaritzari jakinarazteko; alegia borondatezko kaleratzea hautatu edo Asturiasera joan, Euskadi Irratiak azaldu duenez. Guztira, 300 langile dira.

Zuzendaritzak borondatezko kaleratzeak onartzen dituzten langileei, bidegabeko kaleratzeengatik ordaindu beharreko kalte-ordaina eskaintzen die, 2012 urtera arte lan egindakoarengatik urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina eta urte horretatik aurrera 33 egunekoa.

300 langileek erabaki beharko dute, eskaintza hori onartu edota, Asturiaseko lantegira joan. Azken bide hori hartzen duten langileek 25.000 euroko diru-laguntza jasoko dute lekualdaketarengatik.

Hilabeteetako negoziaketetan, enpresa eta langileen artean egon den akordioa bakarra, 21 langileri eragiten dien aurretiko erretiroen ingurukoa izan da.

Hainbat hedabidek gaur diotenez, 300 langile horietako gehienek, borondatezko kaleratzeak onartuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana berriak Ekonomia Gaurko titularrak Zumarraga Gaurko azken orduko albistea Lan gatazkak azken ordukoa Burdingintza