Ekonomia -
Zumarraga
Arcelorrek luzatu egin du kaleratzea edo lekualdatzea hautatzeko epea
Langileek hilaren 22 arteko epea dute euren etorkizuna erabakitzeko.
eitb.eus
ArcelorMittaleko zuzendaritzaren eta langile batzordearen arteko negoziazioa bukatu egin da astelehen honetan, akordio barik.
EFE agentziak azaldu duenez, gaurko bilerak 10 ordu iraun du, eta, horretan, kontsulten epearen amaierako akta sinatu dute.
Akta horretan jaso egin dute 1955 eta 1959 urteen artean jaiotako langileen erretiroa (hori da lortu duten akordio bakarra), eta gainerako puntuetan desadostasuna dagoela.
Bestalde, enpresak onartu du langileek erabaki bat hartzeko epea, uztailaren 22a arte. Hain zuzen ere, Asturiasera joan edo kaleratzea onartu erabaki behar dute. Lehen, hilaren 15a arteko epea zuten; orain astebete luzatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea