Ekonomia -

Zumarraga

Arcelorreko lekualdatzeak negoziatzeko epea luzatzea eskatu dute

Langileek enpresaren 'giza sentsibilitatea' izan dute hizpide uztailaren 15ean amaitzen den epea luzatze aldera.

Zumarragako Arcelorreko langileek larunbat honetan egindako elkarretaratzea. EFE
Zumarragako Arcelorreko langileek larunbat honetan egindako elkarretaratzea. EFE
Zumarragako Arcelorreko langileek larunbat honetan egindako elkarretaratzea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zumarragako ArcelorMittaleko langileek enpresaren "giza sentsibilitateari" egin diote aipu, sustatutako bajak eta lekualdatzeak negoziatzeko uztailaren 15ean amaitzen den epea luza dezala eskatzeko. Izan ere, bai bataren zein bestearen gaineko informazio zehatzik ez dutela kritikatu dute.

Ehun bat langilek elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian, Zumarragako Areizaga Kalebarren plazan. Bertan, Eusko jaurlaritza ere kritikatu dute, euren patuaren mende utzi dituztela leporatu baitiote.

Leo Bote enpresa-batzordeko CCOO sindikatuko bozeramaileak ohar bat irakurri du. Bertan salatu duenez, "Arcelorrek xantaia lazgarri bihurtu du enpresatik atera nahi duten pertsonen inguruan lortutako akordioa", astebetean erabaki behar baitute "ezer konpontzen ez duen kalte-ordaina" onartzen duten edota Arcelorren beste lantegi batera lekualdatzeak dakarren "erabateko ziurgabetasuna" aukeratzen duten.

Zumarragako lantegia itxi egingo zutela iragarri ondotik negoziaketak hasi zirenetik hiru hil igaro direnean, "langileek ez dakite non, noiz, zein baldintzatan edota zein soldatarekin" gauzatuko diren zuzendaritzak proposatutako lekualdatzeak.

Familiek "euren seme-alabak matrikulatu behar dituzte", baina, momentuz "ez dakite zein hiritan biziko diren", adierazi du Botek. Bere aburuz, jokabide horrekin enpresa bilatzen ari dena da gehiengoak kaleratzea hauta dezala (321 langilek egin behar diote aurre egoera horri, beste 21 langilek aurretiko erretiroa hartuko dute, eta 8 Zumarragan geratuko dira txarra kudeatzeko lanetan).

Horrenbestez, "giza sentsibilitateari" egin diote aipu, epe hori luze dezan eta erabakia hartzeko langileek tarte zabalagoa izan dezaten.

Aldi berean, Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburuarekin izandako azken bileraren berri eman dute. Enpresa-batzordeko kideen esanetan, ezin zezakeela gehiagorik egin adierazi zien Tapia. Jarrera hori lotsagarritzat jo dute, haien iritziz "ez baitago Gobernu bati eskatzen zaion jardunaren pare".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Multinazionalak Lana berriak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Zumarraga albisteak Albisteak Metalgintza albisteak