Ekonomia -
INDUSTRIA
Industria jarduerak % 2,5 egin zuen behera EAEn maiatzean
Lurraldeka, Araban gora egin zuen industria jarduerak, % 2,8. Gipuzkoan % 4,7 eta Bizkaian % 3,0 jaitsi zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Autonomia Erkidegoko industria jarduerak 2,5 puntu egin zuen behera maiatzean, iazko datuekin alderatuta. Hala ere, 2016ko lehen bost hilabeteetan % 2,3 hazi zen industria produkzioaren indizea.
Eustatet gaur emandako datuen arabera, ondasun motaren arabera, maiatzeko indizea aldakorra izan zen, orain urtebeteko datuekin alderatuta: ekipoko ondasunek % 3,9 egin zuten gora, baina bitarteko ondasunak % 2,6 jaitsi ziren, eta energiarekin lotutako ondasunek ere, % 10,5 egin zuten behera. Kontsumo ondasunak, iraunkorrak eta ez-iraunkorrak ere jaitsi egin ziren, % 7,2 , % 18,9 eta % 2,6, hurrenez hurren.
Lurraldeka, Araban gora egin zuen industria jarduerak, % 2,8. Gipuzkoan % 4,7 eta Bizkaian % 3,0 jaitsi zen.