Ekonomia -

Jaurlaritzarekin harremanak

ACBren irekiera atzeratu daitekeela ohartarazi du ArcelorMittalek

Multinazionalak diru laguntzak eskatu dizkio Jaurlaritzari, baina Lakuak Sestaoko lantegiaren etorkizuna bermatzeko inbertsioak exijitu dizkio trukean.

Jaurlaritzarekin akordiorik itxi ezean, Sestaoko lantegiaren irekiera atzeratu egingo da. EiTB
Jaurlaritzarekin akordiorik itxi ezean, Sestaoko lantegiaren irekiera atzeratu egingo da. EiTB
Jaurlaritzarekin akordiorik itxi ezean, Sestaoko lantegiaren irekiera atzeratu egingo da. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ArcelorMittal multinazional indiarrak gaur ohartarazi duenez, datozen egunetan Eusko Jaurlaritzarekin akordiorik lortzen ez badu Sestaoko ACB lantegiaren irekiera atzeratu egin daiteke.

Enpresaren esanetan, Sestaoko lantegia berriz martxan jartzeko Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarraitzen du. Dena den, oraindik ez dutela akordiorik itxi eta ildo horretan ez dagoela berritasunik nabarmendu du.

Akordio hori gabe, aurreikusi bezala Sestaoko lantegia uztaila erdirako irekitzeko baldintzak ez direla beteko eta irekiera atzeratu egin beharko litzatekeela ohartarazi du multinazionalak.

ArcelorMittalenen hitzetan, aurreikusitako egutegiaren arabera ekainaren amaieran sinatu behar zen akordioa harik eta lantegia berriz martxan jartzeko 15 eguneko tartea izateko. "Hurrengo egunetan itxi beharko genuke akordioa, bestela, atzeratu egin beharko dugu irekiera", nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Bizkaiko albisteak EAE albisteak Multinazionalak albisteak Lana Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak Burdingintza