Ekonomia -

Burtsa

Bizkaiko Abokatuen Bazkuna espedientatuko dute Bankia salatzeagatik

Merkatu eta Lehiaren Batzorde Nazionalak 18 hilabeteko epea du espedientea izapidetzeko eta bere erabakiaren berri emateko.

Rodrigo Rato, Bankiako presidente ohia. Argazkia: EFE
Rodrigo Rato, Bankiako presidente ohia. Argazkia: EFE
Rodrigo Rato, Bankiako presidente ohia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkatu eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) espedientea ireki dio Bizkaiko Abokatuen Bazkunari, Bankia burtsara irten ostean jarri zion demanda dela eta.

Arrazoi berberagatik demanda ugari jarri zizkioten Bankiari, eta, abenduan, abokatuen bazkunei salaketak jartzea erabaki zuen bankuak.

Bankiaren esanetan, demandak jartzeko orduan erabili zituzten irizpideek ez zuten antzekoak ziren beste demanda batzuk kontuan hartu. Ondorioz, bankuak 150 milioi euroko gainprezioari aurre egin behar izan zion prozesuaren kostuak ordaintzeko.

Merkatu eta Lehiaren Batzorde Nazionalak hamazortzi hilabeteko epea du espedientea izapidetzeko eta bere erabakiaren berri emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Bizkaiko albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Burtsa