Ekonomia -

Lan Eskaintza Publikoa

3.011 hautagaik parte hartu dute DBHko irakasle izateko oposizioetan

Guztira, 577 lanpostu eskainiko dituzte eta lehendabiziko froga gaur egin dute BECen.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
3.011 hautagai lehian, DBHko irakasle izateko probetan

2:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 3.011 hautagaik parte hartu dute DBHko irakasle izateko Eusko Jaurlaritzak deitutako Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoan. Guztira, 577 lanpostu eskainiko dituzte eta lehenengo froga gaur egin dute Barakaldoko BEC erakustazokan.

Gaurko probak bi atal zituen. Lehenengoari dagokionez, hautagaiek ikasitakoarekin zerikusia zuen gai bat aukeratu behar zuten, horren inguruan zekiten guztia idatziz garatzeko. Hala ere, atal horrekin hasi aurretik, zozketa bat egin dute aukeratu ahal zituzten gaiak zeintzuk izango ziren zehazteko.

Bigarren atala praktikoa izan da, eta hautagaien espezialitatearekin lotuta zegoen.

3.011 hautagaietatik % 66 emakumeak dira eta ia erdiak (% 43) 30 eta 39 urte bitartekoak dira. Jatorriari dagokionez, ostera, % 46 bizkaitarrak dira, % 36 gipuzkoarrak eta % 11 arabarrak. Bestalde, 179 hautagai nafarrak dira.

577 plaza horietatik, gehienak Euskara eta Euskal Literaturako, Ingeleseko eta Gaztelania eta Literaturako irakasleei zuzenduta daude; izan ere, hurrenez hurren, 84, 80 eta 74 postu eskaini dituzte.

Lehen azterketa hasi aurretik kazetariei egindako adierazpenetan, Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak nabarmendu du "kalitatezko enpleguaren" lan eskaintza dela eta euskal irakasleei "egonkortasuna" ekarriko diela.

Lehen azterketa gainditzen dutenek bigarren proba bat egin beharko dute aurrerago; zehatz-mehatz esanda, lehenik, programazio didaktikoa defendatu beharko dute tribunalaren aurrean eta, bigarrenik, unitate didaktiko bat prestatu eta azaldu ahoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Barakaldo BEC albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Lan-eskaintzak gaur Irakasleak azken ordukoa