Ekonomia -

Sestaoko ACB

Eusko Jaurlaritza eta Arcelor asteazken honetan bilduko dira berriro

Enpresak Sestaoko ACBrentzako “epe luzerako” egitasmo “konkretu eta sinesgarri” bat aurkeztea espero du Arantxa Tapia sailburuak.

Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburua. Argazkia: EiTB
Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburua. Argazkia: EiTB
Tapia: 'Plana zehatza eta epe luzerakoa bada, lagunduko diegu'

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza eta Arcelor asteazken honetan berriro bilduko direla iragarri du Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak. Sestaoko ACBrentzako “epe luzerako” egitasmo “konkretu eta sinesgarri” bat aurkeztea espero du Tapiak, Exekutiboak enpresari lagundu ahal izateko.

ACB berriro zabaltzeko Arcelorren azken egitasmoa onartu zuten atzo Sestaoko langileek. 12.000 tonako ekoizpena eta lanpostuen erdia planteatu zituen zuzendaritzak.

Langileen erabakiarekiko “erabateko errespetua” agertu du sailburuak. Bideragarritasun plan “konkretu eta zehatz batek gutxieneko ekoizpena” bermatzen baldin badu, Gobernuak aztertuko duela agindu du Tapiak.

Zentzu horretan, iragan ostiraleko bileran enpresak “pauso bat” eman zuela onartu du Jaurlaritzako ordezkariak, bost urterako egitasmo bat aurkezteko “konpromisoa” hartu zuelako Arcelorrek.

Eusko Jaurlaritzak eta enpresa gaur berriz bilduko direla iragarri du Tapiak. Sailburuaren ahotan, Exekutiboa bilerara jarrera “oso kolaboratzaile”, “espiritu positibo” eta “paper zuri” batekin joango dela aurreratu du agintariak.

Hurbilketa

“Gaurko hurbilketa iragan ostiraleko bileraren emaitza da eta borondate onenarekin hasiko gara lanean, bi aldeak uste dut”, azpimarratu du Tapiak.

Horregatik, “ekoizpen eta lanpostuak mantentzeko, epe luzerako plan konkretu sinesgarri bat badago”, Eusko Jaurlaritzak lagundu ahal izango duela nabarmendu du.

“Akordio batera heltzea espero behar dugu”, erantsi du Tapiak. Hala ere, gaurko bileran ezer adostea baztertu du sailburuak, “gaur planaren azterketaren lehen pausoa baita”.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Sestao bideoak Gaurko albisteak Bizkaia Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Multinazionalak berriak Lana berriak Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Metalgintza