Ekonomia -
Akordioa
Siemens eta Gamesa, energia eolikoen bat-egitea adosteko zorian
Akordioa aste honetan bertan sinatua egon liteke eta munduko turbina ekoizleen artean enpresarik handiena sortuko lute akordioari esker.
agentziak | erredakzioa
Siemens eta Gamesa enpresak energia eolikoen inguruan bat-egitea lortzeko akordioa zehazten egongo lirateke, Efe-Dow Jones iturrien arabera. Akordio horri esker, munduko turbina ekoizlerik handiena sortuko lukete.
Akordioa aste honetan bertan sinatua egon liteke, eta horren inguruan izandako zalantzak argituko lituzke, iturri beraren arabera.
Siemensek bere itsasoko jarduera eolikoak besterenduko lizkioke Gamesari bat-egitearen ondorioz sortutako enpresaren % 60ko jabetzaren truke. Enpresa berriak urtean 200 milioi euro bereganatuko lituzke bat-egiteari esker.
Gainera, 10.000 milioi euroko kapitalizazioa izango lukeen konpainiak, Espainiako burtsan kotizatzen jarraituko luke eta Ignacio Martin Gamesako presidentea izango luke zuzendari gisa.
Dena den, Gamesako akziodunek onartu behar dute oraindik bat-egitea, iturri beraren arabera.