Ekonomia -
Zirkulazio arazoak
Frantziako lan erreformaren kontrako protesta,Biarritzeko ordainlekuan
Lan erreformaren kontrakoek kamioien pasabidea eragotzi diete.
EITB.EUS | ERREDAKZIOA
Gaurkoa goiz korapilatsua izan da Iparraldeko errepideetan; izan ere, Frantziako Poliziak Biriatun ezarritako segurtasun neurriengatik sortu diren auto-ilara luzeez gain, Frantziako lan erreformaren kontrakoek Biarritzeko ordainlekuan egindako protestagatik zirkulazio arazoak izan dira puntu horretan.
Frantziako lan erreformaren kontrakoek Biarritzeko ordainlekua blokeatu dute eta kamioei pasabidea eragotzi diete hainbat orduz.
Autoek, berriz, ez dute ordainsaria ordaindu behar izan.
Franck Dolosor EiTBko kazetariak haren Twitter kontuan kontatu duenez, 2.000 lagun atera dira kalera Baionan lan erreformaren kontra.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan Erreformaren Legea
Iparraldea albisteak
Frantzia berriak
Baionako argazkiak
Biarritz albisteak
Maule albisteak
Donibane Garazi bideoak
Hendaia
Ekonomia 2024
Gaurko titularrak
Gaurko azken orduko albistea
Zuberoa albisteak
Lapurdiko azken ordua
Nafarroa Behereko azken ordukoa
Frantziako Gobernua gaur