Ekonomia -

Etxebizitzak

EAE eta Nafarroa, hipoteka gutxien exekutatzen dituztenen artean

Hain zuzen ere, 2013 eta 2015 urteen bitartean sinatutako hipoteken gainean, EAEn exekutatu ziren gutxien, % 0,03ko ehunekoarekin.

Etxebizitzak
Etxebizitzak
Etxebizitzak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013 eta 2015 urteen bitartean sinatu ziren hipoteken gainean, Euskal Autonomia Erkidegoak exekutatu zituen hipoteka gutxien. Guztira 162 exekutatu zituen, hots, % 0,03.

Horrela jasotzen du Estatistikako Institutu Nazionalak hipoteka exekuzioei buruz (hau da, hipoteka bat ez ordaintzegatik, hipoteka horri dagokion jabetza salmentarako bahitzea) gaur jakitera eman duen txostenak.

Hori horrela, urteko lehen hiru hilabeteetan mota horretako 162 prozesu egon ziren Euskadin. Horietatik 75 etxebizitzen gainekoak izan ziren, joan zen urtean baino 5 gehiago.

Ehuneko handienak Murtzian (% 0,22), Andaluzian (% 0,18), Valentziako Erkidegoan (% 0,17) eta Katalunian (% 0,13) izan ziren. Bitartean, Euskadik (% 0,02), Kantabriak (% 0,04) Asturiasko Printzerriak (% 0,05) ehuneko txikienak aurkeztu zituzten.

Etxebizitzetan izandako exekuzioen artean, gehienak bigarren eskuko etxebizitzetan egin ziren (72), eta gainerakoak etxebizitza berrietan (3). Ondasunaren jabetzari dagokionez, 57 pertsona fisikoak izan ziren, eta 18 juridikoak.

Nafarroak % 0,07ko ehunekoa dauka, batez bestez

Nafarroari begira, guztira 103 hipoteka exekutatu ziren 2013 eta 2015 artean sinatutako hipoteketan, eta horrek % 0,07ko batez bestekoa ematen du.

Etxebizitzei dagokienez, mota horretako 61 hipoteka exekutatu zituzten, hau da, % 0,06.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Hipotekak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Higiezinen merkatua gaur