Ekonomia -

Sestao

ACB lantegiarentzat 'epe luzeko' plan bat eskatu dio Tapiak Arcelorri

Bestalde, ACBko enpresa-batzordeak “hiru aldeko” bilerak eskatu dizkio ArcelorMittali, Jaurlaritzaren presentziarekin, industria plan “alternatibo bideragarri” bat adosteko, “enpresak irauteko”.

Sestaoko ACB lantegia. Artxiboko irudia: EiTB.
Sestaoko ACB lantegia. Artxiboko irudia: EiTB.
Sestaoko ACB lantegia. Artxiboko irudia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko ACB bideragarria izateko konpromisoarekin lan egin dezala eskatu dio gaur Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuak ArcelorMittali. Horregatik, “epe luzeko etorkizun” baterako egitasmo bat aldarrikatu du sailburuak.

Konpainiak ACBko “langileei eta Eusko Jaurlaritzari orokorrean aurkeztutako planteamendua onartezina da; epe luzerako apustu eta ikuspen faltagatik batez ere”, adierazi du buruzagiak Bilbon.

Multinazionalak Sestaoko enpresa-batzordeari proposatu dion planak lanpostuen % 50 eta soldaten % 15 deuseztatzea aurreikusten du. Hilabetero bi asteburu lan eginda, 10.000-12.000 tona ekoizteko asmoa zuen zuzendaritzak, baina langileek ez zuten proposamena onartu.

Hala ere, Tapiaren hitzetan, multinazionalaren proposamena “sakon” aztertuko du Sailak, Jaurlaritzak “lau zertzeladaren” berri baino ez duelako oraingoz.

“Enpresak epe luzeko bideragarritasun baten aldeko apustua egiten baldin badu, ekoizpenarekin eta enpleguarekin, langileek eta Administrazioak esfortzu bat egiteko prest daude”, esan du Tapiak.

“Hiru aldeko” bilerak nahi ditu enpresa-batzordeak

Bestalde, ACBko enpresa-batzordeak “hiru aldeko” bilerak eskatu dizkio ArcelorMittali, Eusko Jaurlaritzaren presentziarekin, industria plan “alternatibo bideragarri” bat adosteko, “enpresak irauteko”.

Zuzendaritzaren plana aztertu ondoren, “hilero bi asteburu lan eginda, enpresaren bideragarritasuna bermatzen” ez dela ondorioztatu du langileen ordezkaritzak, agiri batean azaldu duenez.

Enpresa-batzordearen ahotan, ArcelorMittalen egitasmoek ez dute enpleguaren aldeko apusturik egiten. Gainera, langileei aplikatu nahi zaizkien baldintzak “iraingarriak eta guztiz onartezinak dira”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Sestao bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Lan gatazkak Metalgintza