Ekonomia -

Iruñea

Zoru klausulen aurkako ebazpen aitzindaria eman dute Nafarroan

Salaketa kolektibo baten aurrean lehen aldiz, "mailegua sinatu zenetik" bezeroek egin dituzten gehiegizko ordainketa guztiak itzultzera behartu du epaitegiak bankua.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko epaitegi batek ebazpen aitzindaria eman du hipoteketako zoru klausulen kontra, 18 pertsonaren kasuan. Lehenengo aldiz, gainera, salaketa kolektibo baten onuradunek "mailegua sinatu zenetik" egin dituzten gehiegizko ordainketa guztiak itzultzera behartu ditu bankuak, ez 2013ko maiatzetik aurrerakoak, Auzitegi Gorenak ezarri bezala.

"Kontsumitzaileentzat albiste ona dela iruditzen zaigu", adierazi du Alberto Lazcozek, Iratxe Nafarroako Kontsumitzaile Elkartearen Komunikazio arduradunak, prentsaurreko batean ebazpenaren berri eman duenean.

Lazcozek zehaztu du 2.500 pertsonaren salaketa jaso duela zoru klausulen aferagatik, bankuen indizeak interes baxuagoa eskatzen bazuen ere, hilero gutxieneko bat ordaintzera behartuta zeuden herritarrena.

Kasu guztiak aztertu eta batzuetan bankuekin akordioetara iritsi ostean, Iratxe 500 pertsona baino gehiago ari da ordezkatzen auzitegietan.

Kasu honetan, guztira 155.000 euro itzuli beharko dizkiete salaketa kolektiboa jarri dutenei, baina ebazpenaren aurka helegitea jartzeko aukera dago oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Etxebizitzen merkatua