Ekonomia -

Lan-gatazka

ACBrako 'plan bideragarri bakarra' berea dela esan du Arcelorrek

Arcelorren ustez, Plana abian jartzen ez bada, uneren batean "erabakiren bat" hartu beharko zuten lantegiarekin.

ACB Sestao. EFE.
ACB Sestao. EFE.
Arcelorrek ultimatuma eman die langileei

1:25

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ACB lantegiarentzat, une honetan, plan "bideragarri bakarra" berea dela esan du gaur Arcelor Mittalek, eta plan hori abian jartzen ez bada "printzipioz beste aukerarik ez dagoela" esan du enpresak. Izan ere, uneren batean "erabakiren bat hartu beharko dela" adierazi dio enpresak Europa Press albiste agentziari.

ACBko zuzendaritzak enpresa batzordeari helarazi dio gaur bertan Arcelorren Industria-plana eta dagoeneko langileek atzera bota egin dute.

Hilean 10.000 tona ekoizteko abian jarri nahi du Arcelorrek Sestaoko altzairu-fabrika; horretarako, langileek asteburu batzuetan baino ez lukete lan egingo, eta, beste neurri batzuen artean, langileen erdia kaleratzea eta soldata % 15 murriztea proposatzen du enpresak.

Merkatuaren egoera kontutan izanda, lantegia berriro abian jartzeko berak proposatutako plana "aukera bideragarri bakarra" dela uste du Arcelorrek. "Ez dago beste aukerarik orain", gaineratu du.

Plana aurkeztu ostean, langileen batzordeak aztertzea espero dutela esan du Arcelorrek eta, laster, langileen ordezkariei bilera egitera deituko dietela gaineratu du enpresak.

"Geldirik, orain arte bezala"

Batzordeak proposamenari uko egin ostean eta etorkizunean egon litekeen egoeraren aurrean, Arcelorrek esan du, plana martxan harri ezin bada, lantegiak itxita jarraituko luke, orain arte bezala, baina "logikoa denez, uneren batean erabaki bat hartu beharko litzateke", ezin baita "denbora luzez geldirik" mantendu.

Halere, adierazi dutenez, une honetan ez dute "beste aukerarik" mahaigainean, eta horrekin berarekin "lan egingo dute". Aurrera egitea ezinezkoa bada, "hurrengo urratsa" aztertuko litzateke, baina onartu egin du ez badela martxan jartzen, ez dagoela, printzipioz, beste aukerarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Metalgintza