Ekonomia -

Sestao

ACBko langile-batzordeak ez du onartu Arcelorren proposamen berria

Zuzendaritzak indarrean dagoen enplegua erregulatzeko espedientea berriro negoziatzea eta langileak erdira murriztea.

Sestaoko Arcelor
Sestaoko Arcelor
Sestaoko Arcelor

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko ACB enpresako langile-batzordeak errefusatu egin du asteazken honetan ArcelorMittalek zuzendaritzak aurkeztu duen gizarte-plan berria. Proposamen berrian jasotzen denez, egun indarrean dagoen enplegua erregulatzeko espedienteak bermatzen duen soldataren % 92tik % 65era jaitsiko litzateke. Horrez gain, 1955 eta 1957 urteen bitartean jaiotako langileentzat espediente bat planteatzen du erretiroa hartzen duten arte, eta soldata % 15 murriztea lantegian jarraitzen duten langileei, langile kopurua erdira jaitsi ostean.

Langileen ordezkarien batzordeak azaldu duenez, plana "ez da egokiena industria-jarduera eta enplegua mantentzeko", eta enpresari "beste proposamen bat" aurkezteko eskatu dio.

Langile-batzordeak langileei bidali dien zirkularraren arabera, asteazken honetan izandako batzarrean, zuzendaritzak jakinarazi die asteburuetan 10.000 tona ekoizteko bere industria-plana gauzatu ahal izateko, beharrezkoa dela gizarte-planak honako ezaugarri hauek betetzea: "erabateko balioaniztasuna eta malgutasuna, langileen kopurua erdira murriztea eta soldata % 15 jaistea".

Horrez gain, ArcelorMittalek Sestaoko lantegirako aurkeztutako planak egun indarrean dagoen enplegua erregulatzeko espedienteak bermatzen duen soldata berriro negoziatzea barne hartzen du (une honetan soldataren % 92 bermatzen du eta zuzendaritzak % 65 bermatzea eskatu du, 2016ko uztailetik aurrera eta langile guztiei eraginez).

Bestalde, 1955 eta 1957 urteen bitartean jaiotako langileentzat beste espediente bat aurkeztuko lukete erretiro partzialera arte, eta beste 50 langilek lan-poltsa bat osatuko lukete, ekoizpen-karga areagotzen den uneetan erabiltzeko.

Halaber, lantegiak asteburuetan ekingo lioke berriz ere bere jarduerari, bi txandan egindako 12 orduko lanaldietan.

Manifestazioa Sestao eta Santurtzi artean

Bestalde, ACBko langileak gaur goizean manifestazioan atera dira Sestaotik Santurtzira dagoen bidea egin eta euren egoera salatu asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao argazkiak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak Lan gatazkak gaur Metalgintza albisteak