Ekonomia -
ArcelorMittal Olaberria
Amiantoaren biktima baten alargunari pentsioa handituko diote
ArcelorMittalek Olaberrian duen plantan egiten zuen lana senarrak. 67 urterekin hil zen, amiantoak eragindako minbizi baten ondorioz. Gizarte Segurantzak orain aitortu dio lan-gaixotasuna zuela.
EITB.EUS
Amiantoaren biktima baten alargunari pentsioa handituko diote, Gizarte Segurantzaren Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritzak hartu berri duen erabaki baten ondorioz.
ArcelorMittalek Olaberrian duen plantan egiten zuen lana senarrak. Otsailean hil zen, 67 urterekin, amiantoak eragindako minbizi baten ondorioz, eta orain heldu da Gizarte Segurantzaren erabakia; biktimari aitortu berri dio lanerako ezintasun iraunkorra zuela, lan-gaixotasun batek eraginda. Horri dagokion ordainsaria emakumearen pentsioari ezarriko diote.
Sindikatuaren iritzian, ebazpenak bide berri bat zabaldu du, amiantoak kaltetutakoentzat. Kasu honetan, CCOOren arabera, ArcelorMittali dagokio ebazpen horiei aurre egitea.
Zendutako langilea 15 urterekin hasi zen lanean Jose Maria Aristrain enpresan(egungo ArcelorMittal Olaberria), elektrikari modura. Amiantoarekin eta beste gai kantzerigeno batzuekin kontaktuan aritu zen lanean bizitza osoan, enpresak arriskuaz ohartarazi gabe eta prebentzio neurririk ezarri gabe, CCOOk salatu duenez.