Ekonomia -
Energia
Butano-bonbonaren prezioa 11,85 eurora jaitsi da gaur
Prezio hori maiatzaren hirugarren asteartera arte egongo da indarrean, orduan berrikusiko baita, nazioarteko kotizazioak kontuan hartuta.
agentziak | erredakzioa
Butano-bonbonaren gehieneko prezioa 11,85 eurora jaitsi da gaur, orain arte ordaintzen zen 12,46 euroko preziotik urrun. % 4,9 merkatu da, beraz.
Butano-bonbonaren prezioa bigarrenez jaitsi da (% 5) azken bi hilabeteotan, urtarrilean % 3 garestitu bazen ere. 2015eko martxoko salmenta datuekin (17,5 euro) alderatuta, gaurtik aurrera butano-bonbona % 32 merkeagoa izango da.
Jaitsiera horrek gehien erabiltzen diren butano-bonbona arruntei eragingo die, hau da, 8 eta 20 kilo arteko karga eta 9 kilotik gorako tara duten bonbonei.
Prezio hori maiatzaren hirugarren asteartera arte egongo da indarrean, orduan berrikusiko baita prezioa, nazioarteko kotizazioak kontuan hartuta.
Prezio aldaketa hori atzo jaso zuen Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE).