Ekonomia -

MANIFESTAZIOA GASTEIZEN

'Fracking ez' Konstituzionalaren erabakiaren aurka mobilizatuko da

Haustura hidraulikoaren aurrean ingurugiroa babesteko euskal legearen zenbait artikulu bertan behera utzi izanak eragin du protesta.

‘Fracking ez’-ek 100.000 sinaduratik gora bildu zituen frackinga galarazteko. Artxiboko irudia.
‘Fracking ez’-ek 100.000 sinaduratik gora bildu zituen frackinga galarazteko. Artxiboko irudia.
‘Fracking ez’-ek 100.000 sinaduratik gora bildu zituen frackinga galarazteko. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Fracking ez’ plataformak mobilizazio ibiltari, musikal eta antzeztua deitu du ostiralerako Gasteizen, "Auzitegi Konstituzionalaren erasoaren aurka". Haustura hidraulikoaren aurrean ingurugiroa babesteko euskal legearen zenbait artikulu bertan behera utzi izanak eragin du protesta.

Plataforma hori gasa lurpetik ateratzeko haustura hidraulikoa erabiltzearen aurka dago, eta herritarrak deitu ditu mobilizaziora. Izan ere, horren arabera, Auzitegi Konstituzionalaren erabakia “herriaren borondatearen kontrakoa” da.

Elkarte horretako kideek nabarmendu dutenez, plataformak bultzatu zuen herri ekimen legegileak 100.000 sinadura baino gehiago bildu zituen "Euskadin frackinga galarazteko".

Mobilizazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean hasiko da, Gasteizko kaleak zeharkatuko ditu eta Espainiako Gobernuak Araban duen Ordezkariordetzaren egoitzaren aurrean amaituko du bere ibilbidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Frackinga berriak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Gasaren krisia Europan