Ekonomia -
Lan-gatazka
Zumarragako Arcelorreko langileek lekualdatzeak negoziatuko dituzte
Asanbladan hala adostuta, langile-batzordea zuzendaritzarekin bilduko da datorren ostegunean, beharginen lekualdatzeak negoziatzeko.
Arantxa Larrañaga | ETB
Zumarragako Arcelor lantegiko beharginek batzarrean erabaki dute langile-batzordea datorren osteguneko bilerara joan dadila, multinazionalak Asturiaseko lantegietara lekualdatzeko jarri dituen baldintzak zuzendaritzarekin negoziatzeko.
Enpresak, hain zuen, 25.000 euro eskaini ditu langile bakoitzarentzat, eta Zumarragan duten soldata bera, Asturiasen gutxiago kobratzen dutelako.
Horrez gain, langileek Zumarragako lantegiaren bideragarritasunaz ere hitz egin nahi dute.
Arcelorrek, ordea, bereari eusten dio: Zumarragako lantegiaren itxiera negoziaezina dela berretsi du eta erosleren bat egon ezkero saltzeko ere prest daudela adierazi du.