Ekonomia -
SINDIKATUAK
Mercedeseko CCOOko ordezkariek sindikatuaren babes osoa dutela diote
UGTko Euskadiko Idazkari Nagusiak, Raúl Arzak, CC.OO.ri hartutako erabakian atzera egiteko exijitu dio eta enpresa batzordearen presidentzia berreskuratzea eskatu du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mercedes Benz enpresak Gasteizen duen plantako CCOO sindikatuko ordezkariek esan dutenez, Iñaki Andres (UGT) kargugabetu ostean sortu den polemikaren aurrean, sindikatuaren babes osoa dute. Unai Sordo CCOO Euskadiko idazkari nagusia hasieratik jakinaren gainean egon dela esan dute.
Andres enpresa batzordeko presidente kargutik kentzeko arrazoiak azaldu dituzte, hedabideen aurrean. Langileen eskubideen defentsan aritu beharrean, enpresaren mesedetan aritzea leporatu diote.
Igor Guevara (ELA) enpresa batzordeko presidente izendatu berria eta LAB, ELA eta ESK sindikatuetako ordezkariak ere agerraldian egon dira.
Roberto Pastor CCOOko kidearen hitzetan, Andres kargutik kentzea ELA, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek elkarrekin hartutako erabakia da.
Comisiones Obreras sindikatuaren Industria Federazioaren babes osoa dutela ziurtatu du Pastorrek.
UGT batzordeko presidentzia exijitzen
UGTko Euskadiko Idazkari Nagusiak, Raúl Arzak, CC.OO.ri hartutako erabakian atzera egiteko exijitu dio eta, erabaki honek sindikatu bien artean orain arte izandako lankidetza harremanari eraso egitea dela gaineratu du.
Arzaren arabera, gertatutakoak sindikatu bien arteko harreman eztua "ukituta" geratu dela esan du eta, enpresa batzordearen presidentzia berreskuratzea exijitu du.