Ekonomia -

Maiatzak 1

STEILAS, LKN eta ESK bat eginda, prekarietateari aurre egiteko

Salatu dutenez, lan erreformek areagotu egin dituzte gizarte desberdintasunak, prekarietatea eta soldata desorekak.

Steilas, LKN eta ESK sindikatuak elkarrekin atera dira kalera. Argazkia: EiTB
Steilas, LKN eta ESK sindikatuak elkarrekin atera dira kalera. Argazkia: EiTB
ESK, CGT, CNT eta STEILAS sindikatuak ere kalera atera dira

0:32

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ESK, Steilas eta LKN sindikatuek elkarrekin ospatu dute Langileen Nazioarteko Eguna eta bat eginda atera dira Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean deitu dituzten manifestazioetan.

"Langileen Askatasuna eta Eskubideak Berreskura Ditzagun" lelopean, langileek gaur egun bizi duten egoera salatu dute.

Sindikatu horien arabera, lan erreformek gizarte desberdintasunak, prekarietatea eta soldata desorekak areagotu dituzte.

ESK sindikatuak, bere aldetik, ekimen bateratuak egiteko premiaz ohartarazi die sindikatu nagusiei, "Euskadiko desindustrializazioari modu eraginkorrago batean aurre egiteko".

Halaber, zainketa lanak gizon eta emakumeen artean zuzen banatzea eta pertsona guztien gutxieneko beharrak aseko dituen Oinarrizko Errenta aldarrikatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostiako informazioa Iruñea Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea ESK