Ekonomia -

2016ko LEHEN HIRUHILEKOA

Langabeziak gora egin du Nafarroan eta behera EAEn

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2016ko lehen hiruhilekoan 900 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe EAEn. Nafarroan, berriz, 2.600 langabe gehiago zenbatu zituzten, iazko datuekin alderatua.

Langabezia 900 pertsonan jaitsi da Euskadin, %12,8ko tasarekin

0:59

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabeziak behera egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoan, urteko lehen hiruhilekoan: 900 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe, biztanleria aktiboaren inguruan Estatistika Institutu Nazionalak gaur kaleratu dituen datuen arabera. Bertan jasotzen denez, 131.600 langabe zenbatu ziren EAEn, aurreko hiruhilekoan baino % 0,65 gutxiago. Langabezia tasa % 12,8koa zen.

Bestalde, 1.900 pertsona gehiago ari ziren lanean lehen hiruhilekoan, iazko datuekin alderatuta. Okupazio-tasa, beraz, % 56, 83koa zen Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.

Nafarroan, berriz, gora egin zuen langabeziak; 2.600 pertsona gehiago zenbatu ziren lanik gabe. Kaleratu berri den inkestaren arabera, 43.700 langabe zeuden Foru Erkidegoan martxoan, aurreko hiruhilekoan baino % 5,63 gehiago.

Orain urtebeteko datuak kontuan hartuta baina, langabezia jaitsi egin zen Nafarroan. Duela urtebete baino 4.200 langabe gutxiago zeuden Foru Erkidegoan, % 8,86 gutxiago.

Estatua

Estatuan ere gora egin du langabeziak: 11.900 langabe gehiago zenbatu ziren urte hasieran. Langabezia-tasa % 21ekoa zen. Denera, 4.791.400 pertsona zeuden langabezian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Langabezia Espainian 2024 Lana albisteak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Albisteak