Ekonomia -

Sestao

Arcelorrek ACB berriro zabaltzeko datarik ez du oraindik zehaztu

Konpainiako iturriek azaldu dutenez, “lantegia berriz zabaldu ahal izateko aukerak aztertzen ari dira”, baina “oraindik” erabakirik ez dute hartu.

Arcelorre langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Arcelorre langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Arcelorre langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arcelor Mittal Sestaoko ACB berriro “guztiz” eta “etengabe” zabaltzeko aukera ezberdinak aztertzen ari da, baina oraindik erabakirik ez du hartu eta “ezin da datarik” jarri.

Konpainiako iturriek azaldu dutenez, “lantegia berriz zabaldu ahal izateko aukerak aztertzen ari dira”, baina “oraindik” erabakirik ez dute hartu, “ezta aukera bideragarririk ikusi ere”.

Enpresa “aukera eta proiektu ezberdinak” aztertzen ari da, baten bat “lantegia zabaltzeko bideragarria ote den” ikusteko, baina orain arte “fabrika etengabe zabaltzeko konponbiderik ez dago”.

Asteburuetan zabaltzea, baztertuta

“Lantegiarentzako konponbidea oraindik ez” dagoela goraipatu du enpresak. Fabrika “guztiz” eta “etengabe” zabaltzeko aukera ematen duen alternatiba bilatu nahi dute, aldizkako asteburuetan irekitzea baztertu ondoren, bideragarria ez delako.

Bestalde, “merkatuko egoerak oso gaizki” jarraitzen duela azpimarratu dute iturriek. Altzairuaren salneurriek “gora egingo” dutenaren zantzurik ez dagoela erantsi dute. Ondorioz, Sestaoko lantegia zabaltzeko “data jartzea oraingoz ezinezkoa” dela nabarmendu dute.

Gainera, Zumarragako eta Sestaoko fabriken egoera “desberdina” dela azaldu dute. Europako produktu luzearen merkatuak “egiturazko gainprodukzioa” du, baina ACBk produktu laua ekoizten du.

Hala ere, bi lantegiek “arazo komunak” dituzte, txatarraren eta energiaren prezioak esaterako, eta baita Asiako altzairuaren inportazioak bultzatutako salneurri eskasak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Sestao bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Lana azken orduko albisteak Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Burdingintza