Ekonomia -

OSALAN

Bederatzi pertsona hil dira EAEn lan-istripuz 2016an

Osalanek urtarrileko eta otsaileko datuak eman ditu; hilabete horietan, zazpi lagun hil ziren, lanean. Ondarroan martxoan izandako bi heriotzak gehitu behar zaizkie datu horiei.

Bi langile hil ziren Ondarroako Santa Clara izotz fabrikan izandako istripuan.
Bi langile hil ziren Ondarroako Santa Clara izotz fabrikan izandako istripuan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bajak eragin zituzten 5.586 lan-istripu  jaso ziren Euskal Autonomia Erkidegoan urteko lehen bi hilabeteetan, iaz epe berean baino % 14,9 gehiago. Denera, urtarrilean eta otsailean, zazpi lan-heriotza izan ziren, Osalanek gaur zabaldutako datuen arabera, iaz baino hiru gehiago.

Martxoko datuak ez daude jasota Osalanek gaur jakitera eman duen txostenean: beraz, Ondarroan martxoaren 14an jasotako bi langileen heriotzak gehitu behar zaizkio hildakoen kopuruari. Santa Clara izotz fabrikan izandako leherketa baten ondorioz, bi behargin zendu ziren.

Aipatutako 5.586 lan-istripu horietan, lantokian bertan gertatutakoak eta 'in itinere' izandakoak daude jasota, 4.680 (% 18,8 gehiago) eta 584 (% 13,7 gutxiago), hurrenez hurren.

Bestalde, lantokian bertan jasotako istripu gehienak, 4.659 arinak izan ziren, 17 larriak eta lau heriotza eragin zutenak. 'In itinere' gertatutakoei dagokienez, berriz, 579 arinak, bi larriak eta hiru heriotza eragin zutenak.

Eraikuntzaren alorrean izan ziren istripu gehienak: mila langileko 13,3 baja izan ziren.

Laneko gaixotasunak

Bestalde, urteko lehen bi hilabeteotan baja eragin zuten 195 lan-gaixotasun berri zenbatu zituen Osalanek, iaz epe berean baino % 31 gutxiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Lana Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak