Ekonomia -

Ekoizpenaren etete partziala

Mesfidantza eta kezka, Zumarragako ArcelorMittaleko langileen artean

Enpresa-batzordeak lantegiko 325 beharginak bilduko ditu bihar konpainiaren erabakiaz informazioa emateko.

Arcelor Mittal lantegia Zumarragan
Arcelor Mittal lantegia Zumarragan
Sindikatuak, biharko asanblea prestatzen

1:15

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mesfidantza eta kezka dira nagusi Zumarragan ArcelorMittal lantegiko beharginen artean, konpainiak 'jardueraren zati bat etetea" erabaki eta biharamunean. Multinazionalak ezer gutxi zehaztu dietela eta, iragarpenaren ondorioekin arduratuta daude; mesfidati, errezeloa dutelako lantegiaren "behin betiko itxiera" ekarriko duelako.

Enpresa batzordeak (CCOO da nagusi) bilera deitu du bihar langileekin, zuzendaritzak atzo aurreratutakoa hobeto azaltzeko. ArcelorMittalek esandako apurraren arabera, langile batzuk beste fabrika batzuetan birkolokatuko ditu, eta Zumarragan lanean geratzen direnen baldintzak aldatu. Ekoizpenaren zati bat ere eteteko eta zereginok beste lantegi batzuetara asmoa adierazi zuen.

Leo Bote batzordeko buruak EiTBri azaldu dioenez, "helburua jarduera Zumarragan mantentzea da".

Lantegian ordezkaritza duten sindikatuen arabera (CCOOz gain, ELA, UGT eta LAB), Zumarragako fabrika "guztiz ixteko" eta Euskadiko altzairu sektorea desegiteko lehen pausoa da multinazionalak atzo iragarritakoa. Bi hilabete dira ArcelorMittalek berak ACB Sestaoko lantegiaren "behin-behineko geldialdi mugagabea".

Sindikatuekin negoziatzeko 15 eguneko "kontsulta epea" abiatu zuen atzo zuzendaritzak.

Enpresaren 325 langileei ez ezik, zeharkako beste 600 behargini ere eragiten die eteteak. ArcelorMittalek beste bi lantegi ditu Gipuzkoan, Bergaran eta Olaberrian, baina printzipioz arriskutik kanpo daude biak ere.

Euskal erakundeak, 'eskuak lotuta'

Mikel Serrano Zumarragako alkatea (PSE), Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua bilduta egon dira goizean egoera aztertzeko. Nabarmendu dutenez, "eskuak lotuta dituzte Espainiako Gobernuak auzi honetan erakutsitako "moteltasunagatik".

Josu Erkorera Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean esan duenez, Arcelorrek Zumarragan erabakitakoa egoera orokorraren ondorio da (Txinako dumpinga eta argindarraren prezioa), baina baita Zumarragan zuzendaritzak egin duen kudeaketaren ondorio ere.

Izan ere, gogorarazi duenez, langileek soldata jaistea onartu zuten "lantegiak jardunean jarraitzea baldintza moduan jarrita".

Iñigo Urkulluk "oso albiste txartzat" jo du Zumarragakoa, eta tankerako erabakiek utzitako "ondorioak txikitzeko" eginahalak egingo dituela iragarri du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Eusko Jaurlaritza berriak EAE Ekonomia berriak Eguneko albisteak Zumarraga albisteak Gaurko azken ordukoa Metalgintza albisteak Goierri eskualdea