Ekonomia -

LAN GATAZKA

Tubos Reunidosek lan-erregulazioko espedientea iragarri du Amurrion

Atzo jakinarazi zion berria enpresak langileen batzordeari, erregulazio txostenaren inguruko xehetasunik eman gabe. Negoziazio mahaia osatuko dute datozen egunotan.

Tubos Reunidosen Amurrioko planta. EiTB.
Tubos Reunidosen Amurrioko planta. EiTB.
Tubos Reunidosen Amurrioko planta. EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tubos Reunidos enpresak enplegu-erregulazioko espedientea iragarri du Amurrion (Araba) duen plantan. 900-bat langile ari dira lanean bertan.

UGT sindikatuak jakitera eman duenez, atzo eman zion berria zuzendaritzak langileen batzordeari. Hala ere, txostenari buruzko xehetasunak eta nondik norakoak ez zizkiela jakinarazi salatu dute langileek. Negoziazio mahai bat osatuko dute datozen egunotan, espedienteari buruz hitz egiteko: martxoaren 31n zabalduko da kontsultak egiteko epea.

Trapagako Productos Tubulares (Tubos Reunidosen menpeko lantegia) enpresak joan den hilean aurkeztutako aldi baterako enplegua erregulatzeko espedientearen ondotik iritsi da Amurrikoa. Trapagako plantan 398 langile ari dira lanean. Petrolioaren prezioaren beherakadaren ondorioz egoera ekonomiko zaila pairatzen ari dela argudiatuta aurkeztu zuen enpresak erregulazioa.

Zuzendaritzaren arabera, 2015ean 16,1 milioi euroko galerak izan zituen enpresak, 2014an 7 milioi euroko irabazi garbiak izan eta gero.

UGT sindikatuaren arabera, albisteak ez ditu ezustean harrapatu, Amurrioko plantaren egoera azken urtebetean oso zaila izaten ari delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia EEE albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Industria Aiarako kuadrilla gaur