Ekonomia -

2015ean

Industriaren salmentek % 1,5 gora egin dute, eta eskaerek % 2,4

Horrela, bigarren gorakada jarraian erdietsi dute industriaren salmentek, 2014an % 0,9 gora egin ondoren. 2013an eta 2012an, ostera, % 2 baino gehiago behera egin zuten.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industriaren negozioak % 1,5 gora egin zuen 2015ean, 2014. urtearekin alderatuta. Era berean, sektorearen eskaerek % 2,4 gora egin zuten, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) jakitera eman duenez.

Hala, bigarren gorakada jarraian erdietsi dute industriaren salmentek, 2014an % 0,9 gora egin ondoren. 2013an eta 2012an, ostera, % 2 baino gehiago behera egin zuten.

2011an eta 2010ean, industriaren salmentek % 5 inguru egin zuten gora. Krisialdiko beste bi urteetan, aldiz, 2008an eta 2009an, salmentek % 20 baino gehiago egin zuten behera.

Bestalde, eskaerek bigarren gorakada jarraian izan dute, 2013an eta 2012an % 2 baino gehiago behera egin ondoren.

Ekipamendu-ondasunak eta energia

Fakturazioak gora egin zuen 2015ean, ekipamendu-ondasunek (% 10,8) bultzatuta, eta neurri txikiago batean kontsumo mugagabeko ondasunek (% 4), bitarteko ondasunek (% 2,8) eta kontsumo mugatuko ondasunek (% 1,9).

Energiaren fakturazioak bakarrik egin zuen behera, 2014. urtearekin alderatuta (% 22,7).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Industria