Ekonomia -
2015eko datuak
Etxebizitzen salerosketak gora egin du EAEn eta behera Nafarroan
2015ean erkidego guztietan egin zuen gora etxeen salerosketak, Nafarroan izan ezik. Etxe gehien saldu ziren erkidegoen artean dago, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoa.
Etxebizitzen salerosketa kopuruak % 11,1 egin zuen gora 2015ean Espainian, 2014ko datuekin alderatuta. Orotara, 354.132 etxebizitza saldu edo erosi ziren, iaz. Bi urtez jarraian goranzko joerari eutsi zaio. Operazio gehienak bigarren eskuko etxebizitzen gainean egin dira.
Balio erlatiboak kontuan hartuta, 2015ean erkidego guztietan egin zuen gora etxeen salerosketak, Nafarroan izan ezik. Foru Erkidegoan % 1,8 jaitsi ziren operazioak. Etxe gehien saldu ziren erkidegoen artean dago, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoa, % 17,2ko gorakadarekin.
Espainiako Institutu Nazionalak, gaur, emandako datuen arabera, 2015eko abenduan etxebizitzen salerosketa % 6,8 hazi zen, azaroan baino % 3,9 gutxiago.
Iaz saldu ziren etxeen % 78 (276.267) bigarren eskukoak ziren, aurreko urtean baino % 37,2 gehiago. Etxebizitza berrien salmentak, berriz, % 33,7 egin zuen behera. Denera, 77.865 etxe berri saldu ziren.
Bestalde, saldutako etxebizitzen % 89,8 libreak ziren eta % 10,2 babestutakoak. Etxebizitza libreen salerosketak % 11,1 egin zuen gora 2015ean, eta babestuko etxebizitzen salerosketak % 10,8.