Ekonomia -

EUSKADIKO LAN TXOSTENA

Epe luzeko 32.190 langabe gutxiago zenbatu ziren EAEn 2015ean

Euskadiko Lan Txostenean jaso dutenez, landunen adin-tarteak gora egin du: 45 urtetik gorako pertsonak dira 100 langiletik 47.

 

Euskadi Lan Txostenaren aurkezpena, gaur.
2015ean, 42.000 langabetu gutxiago daude eta erdiak lana aurkitu du

1:06

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2014an baino 42.000 langabe gutxiagorekin itxi du 2015 urtea Euskal Autonomia Erkidegoak. "42.000 horietatik, 20.400 lan merkatuan sartu dira, eta 16.000 inguruk inaktibitatera jo dute, berriz ere ikasten hasi direlako, erretiratu egin direlako edo, etsita, lana bilatzeari utzi diotelako",  Euskadiko Lan Txostena 2015ean nabarmendu dutenez. Sara de la Rica EHUko Ekonomia katedradunak aurkeztu du txostena, goizean.

"Langabeetako batzuk lanean hasteak eta beste batzuk inaktibo bihurtzeak ia ehuneko lau puntuko beherakada eragin du langabezia tasetan: 2015ean, % 13tik beherakoa izan da langabezia tasa. Hori horrela, Euskadik du langabezia tasa txikiena erkidego guztien artean", adierazi du. Euskadiko Lan Txostenean jaso dutenez, bestalde, landunen adin-tarteak gora egin du: 45 urtetik gorako pertsonak dira 100 langiletik 47.

Txostenaren arabera, "EAEk ia 1.600 enplegu mugagabe galdu ditu, eta behin-behineko 22.000 inguru irabazi azken urtean. Behin-behineko lanak gero eta gehiago eta bizkorrago ari dira zabaltzen euskal landunen artean, eta ez bakarrik kontratuaren modalitatea dela eta; hein batean, kontratu mugagabeak aldi baterako kontratuekin ordezkatzen ari dira".

Ildo horretan, iraupen luzeko langabezia  behera egiten ari dela nabarmendu du De la Ricak, "termino erlatiboetan nola absolutuetan". "2015ean, iraupen luzeko langabeziaren intzidentzia % 3 puntu murriztu da (% 67tik % 64ra). Termino absolutuetan, iraupen luzeko 32.190 langabe gutxiago daude orain, duela urtebete baino. Beherakada hori are positiboagoa da, kontuan harturik langabe horietako gehien-gehienak lan merkatuan hasi direla. Izan ere, aurretik azaldu bezala, 2015aren bukaeran 18.000 enplegatu gehiago zeuden 45 urtetik gorakoen artean", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Langabezia Lana Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak