Ekonomia -

2015eko emaitzak

2.642 milioi irabazi ditu BBVAk, Garantik eragin negatiboa izan arren

Francisco Gonzalez BBVAko presidentearen iritzian, 'inguru konplexua izanda ere, emaitza onak lortzeko ahalmena erakutsi du finantza erakundeak 2015ean'.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.642 milioi euro garbi irabazi zituen BBVAk 2015ean; % 0,9 egin zuten gora, beraz, finantza erakundearen irabaziek, 2014ko datuekin alderatuta. Iaz BBVAk egindako hainbat operaziok (Turkiako Garanti bankua erosteak, tartean) eragin negatiboa izan zuten arren, emaitza positiboekin amaitu zuen urtea. Aurreikuspenen arabera, operazio horiek egin izan ez balitu, BBVAk % 43,3ko irabaziak izango zituen iaz, 3.752 milioi eurokoak.

Datuon berri emateko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak kaleratu duen agirian jaso duenez, CNCB banku txinatarraren salmenta partzialak eta Catalunya Banc erosteak ere eragin zuzena izan dute BBVAren emaitzetan.

Francisco Gonzalez BBVAko presidentearen iritzian, "inguru konplexua izanda ere, emaitza onak lortzeko ahalmena erakutsi du finantza erakundeak 2015ean". Halaber, 2016ari "itxaropentsu" begiratzen diotela nabarmendu du, "erakundeak orain urte batzuk hasitako eraldaketa prozesuari sendo eusten diolako".

Arrisku kostuak hobetu izana (% 1,06, abenduan) eta higiezinen merkatura bideratutako maileguen saneamendua aipatu ditu Gonzalezek emaitza onak ulertzeko giltzarrien artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa BBVA berriak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak