Ekonomia -
ACB
Arcelorrek berretsi du gelditu egingo duela Sestaoko lantegia
Datozen egunotan hasiko omen da geldialdia, langileek aldian behin lan egiten jarraitzea proposatu duten arren.
agentziak | erredakzioa
Arcelor Mittalek esan du, oraingoz, ez dela bideragarria Sestaoko lantegian aldian behin lan egitea, langileek proposatu dutena, eta oraindik neurri hori aztertzen ari badira ere, erabakia "hartuta" dagoela eta "datozen egunotan" lantegia geldituko dutela berretsi du, Europa Press albiste agentziak enpresako iturriak aipatuta jakitera eman duenez.
Konpainiak erantzun hori eman du langileek egindako proposamenaren harira. Izan ere, ACBko lantaldeak aldian behin lan egitea proposatu du, bezeroak ez galtzeko helburuarekin.
Arcelor Mittalek ez du jarrera aldatu proposamen hori entzun ostean, eta behin behineko geldialdi mugagabeari eusten dio, Txinaren lehiakortasuna dela eta.
Azkenik, langileen erabakien zain omen dago, gaur arratsaldean asanblada orokorra egin behar baitute.