Ekonomia -

ENPLEGUA

Erdira jaitsi zen enplegu-erregulazio espediente kopurua 2015ean EAEn

Eusko Jaurlaritzaren arabera, EEE kopurua erdira jaitsi zen iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2014ko datuekin alderatuta. 695 enplegu-erregulazio espediente zabaldu ziren EAEn.

8.108 langileri eragin zieten enplegu erregulazio espedienteek 2015ean.
8.108 langileri eragin zieten enplegu erregulazio espedienteek 2015ean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

695 enplegu-erregulazio espediente tramitatu zituen Eusko Jaurlaritzako Enplegu Sailak 2015ean: 2014ko datuekin alderatuta, beraz, erdira jaitsi zen enplegu erregulazio espediente kopurua. Orain bi urte 1.434 espediente onartu ziren.

8.108 langileri eragin zieten espedienteek 2015ean, horietako gehienei (5.718 langile) kontratua aldi baterako eten zitzaien. Hala jakinarazi du gaur, agiri baten bidez, Angel Toñak zuzentzen duen sailak.

Lan kontratua eteteko 387 espediente tramitatu ziren, lana murrizteko 262 eta kontratuak desegiteko 46.

2015eko abenduan bakarrik, 75 enplegu-erregulazio txosten tramitatu zituen Jaurlaritzak, aurreko hilabetean baino % 103 gehiago. 2014ko abenduko datuekin alderatuta, berriz, % 39 gutxiago.

Arabako Lautada, Bilbo ingurua eta Donostialdea izan ziren eskualde kaltetuenak iaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak