Ekonomia -

Isunak

Bilboko Portuak dio gehiegizkoak direla garraiolariei jarritako isunak

Bilboko Portuan jarduten duten garraiolarien elkarte bati eta bi kooperatibari  milioi askoko isunak ezarri dizkiete, ontzi-enpresa baten aurka boikot kolektiboa egiteagatik.

Bilboko Portua. Argazkia: EFE
Bilboko Portua. Argazkia: EFE
Bilboko Portua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuko Agintaritzak “gehiegikeriatzat” jo du Lehiaren Euskal Agintaritzak Bilboko Portuan jarduten duten garraiolariei ezarritako isuna, Maersk Lines ontzi-enpresaren aurka egin zuten boikot kolektboagatik.

Protesta horren ondorioz, 1,5 milioi euroko isuna ordaindu beharko dute Bilboko Portuko Garraiolari Autonomoen Elkarteak, Cecotrans-BIZ Bizkaiko Garraioen Kontrataziorako Zentroak eta Santurtziko Portuko Garraioak -TPS- kooperatibak.

Agiri baten bidez, Bilboko Portuko Agintaritzak adierazi du ebazpena errespetatzen duela, baina gehiegizkoa iruditzen zaiola zigorra.

Isunak “disuasio-neurri gisa” erabili behar direla esan du, “gaizki egindakoak zigortzeko”. Alabaina, zigor horrek Bilboko Portuaren jardueran “ondorio larriak” izango dituela ohartarazi du.

“Sektore garrantzitsua da, krisiak gogor kolpatu duena eta neurrigabeko isun horrek gure etorkizunari eragingo dio zeharka”, kritikatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bilboko Portua argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Isunak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak